10 minututan

10 minututan

10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu. Eskolan aplikatzeko rikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu gurera murgiltzeko?

Episodes

January 12, 2022 18 min

5. denboraldiko azken atala erabakiaren edo erabakimenaren  inguruan egingo dugu. Datu harrigarri bat: egunean zehar, pertsonok, batez beste, 35.000 erabaki hartzen ditugu, eta horien zati txiki batez baino ez gara jabetzen. Zehazki, gure garunak hartzen ditu erabakien % 99,74 automatikoki. Hau da, ez gara benetan horietaz jabetzen. Gaurko saioan, erabakiak hartzeko tresnei buruz hitz egingo dugu eta horietako batzuk azaldu egingo ...

Share
Mark as Played

Gaurko saioan txango birtualei buruz hitz egingo dugu: mundu berriak, toki ezezagunak... bestela ezagutzeko aukerarik izango ez genukeen lekuak bisitatzeko, birtualki bada ere, aukera emango diguten moduei buruz hitz egingo dugu. Bidaiatu nahi? Jantzi kaskoak eta entzun!

Share
Mark as Played
December 17, 2021 16 min

Hezkuntzan, eta beste esparru askotan ere bai, oso hedatua eta erabilia da ahozko azalpenekin batera irudiak erakustea (powerpointak adibidez). Baina baliabide interesgarri asko dago powerpointaz haratago ere. Gaurko saioan pentsamendu bisualak irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz hitz egingo dizuet. Irudiez arituko gara, grafikoez, mapez eta, batez ere, ikasgelan gero eta gehiago erabiltzen ari den teknika berri batez: sketchnot...

Share
Mark as Played
December 8, 2021 16 min

Normalean, zereginak mugagabeak izaten dira baina denbora, aldiz,  mugatua. Horregatik, planifikazio on bat lanaren erdia dela esan ohi da. Gaurko saioan, ikasketa emankor baterako gomendio eta tresna batzuk emango ditugu: Eisenhower metodoa zereginak lehenesteko, Pomodoro teknika denbora ondo kudeatzeko eta Kanban hori guztia ondo antolatzeko. Ez dezagun denbora galdu!

Jantzi kaskoak eta adi!

Share
Mark as Played
November 25, 2021 14 min

Hezkuntza teknologikoko txosten garrantzitsuenek (Gartner, Horizon…), azken urteetan, adimen artifiziala aipatzen dute joera nagusienen artean. Eta ez teorian bakarrik. Praktikan ere, pixkanaka izan arren, helburu ezberdinekin adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen hasi da. Adibidez, liburu analogiko baten testua digitalizatzeko, testuak ahots edo bideo bihurtzeko edo kameretan ikasleen egoera emozionala atzemateko.

Atal hon...

Share
Mark as Played
November 16, 2021 16 min

BERRIA egunkariak “Berria Ikasgela” egitasmoa aurkeztu du, eguneroko albisteen bitartez ikasteko tresna digital berri bat. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean, Berria.eus/ikasgela helbidean. Material osagarria eskainiko dio hezkuntza komunitateari.

Bada, egitasmoa zertan datzan azaltzeaz gain, beste herrialde batzuetan dauden antzeko proiektuen errepaso labur bat ere egingo ...

Share
Mark as Played
November 8, 2021 18 min

Podcast honetan, Teknologiak gure ohiko bizimoduan eta, zehazki, hezkuntzan, nola lagun gaitzakeen azaltzen saiatzen gara. Gaurkoan ordea teknologiarekin lanean gabiltzanean geure osasuna zaintzeko zenbait ohitura gomendagarri aipatuko ditugu. Beraz, irakasle, ikasle edo guraso, ordenagailu aurrean denbora dexente pasatu behar baduzu, interesgarria egingo zaizkizu ergonomia digitalaz aipatuko dizkizugunak.

Oharra:

https://labur.eus/1...

Share
Mark as Played

Gogoan izango duzuenez, aurreko saioan ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hizketan aritu ginen. Ikasleak aktiboki bere ikaskuntza prozesuan eta haren diseinuan parte hartzeak, eta bere interesekin, talentuekin, grinekin eta helburuekin lotzea zein garrantzitsua den aipatu genuen. Gaurko saioan gehiago sakondu eta helburu hori posible egiteko baliabide eta modu gehiago ezagutuko ditugu.

Jantzi kaskoak eta adi!



Share
Mark as Played
October 6, 2021 15 min

Ez gara berdinak. Ikasleak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zaletasunak, abildadeak eta pasioak eraikitzen ditu. Eta hezkuntzak hori kontutan izan behar du, nork bere jenioa garatzerako orduan. Gaiak, halaber, badu zerikusirik motibazioarekin, pasioarekin eta baita norberaren ardura, erantzukizun eta autoerregulazioarekin. Gaur Ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hitz egin eta nazioartean ezaguna den proiektu bat ezagutuko dugu horreta...

Share
Mark as Played
September 29, 2021 14 min

Zalantzarik gabe, espazioak asko baldintzatzen du gelako jarduna. Gure ikastetxeetako gelak ikasleek irakasleari entzuteko prestatuta daude orokorrean, baina, bada hori aldatzeko asmoa duen proeikturik. Future Classroom Lab delakoaz hitz egingo dugu saio honetan. Lehenago ere landu genuen gaia Arrate Ugalde Zarauzko Orokieta eskolako irakaslearekin. Bera da Euskal Herrian gai honetan lanean dabilen adituetako bat.

Jantzi kaskoak eta...

Share
Mark as Played

Ingelesez, Icebreakers; euskaraz, izotz apurtzaileak edo. Badakizu, norbait ondo ezagutzen ez duzunean, hasierako une deseroso horretan lagungarri gertatzen diren kontu horiek… Baina hezkuntzaren alorrean, beste esanahi bat dute. Gelan giro lasai bat sortzeko erabiltzen dira, ikasleak euren artean hobeto ezagutu daitezen edo lankidetzarako prestatzeko. Saio honetan, aurrekoaren segidan, jarduera batzuk proposatuko dizkizugu.

Jantzi ...

Share
Mark as Played
September 15, 2021 13 min

Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko  jarduera batzuk proposatu ditugu. 

Jantzi kaskoak eta adi!

Share
Mark as Played
June 18, 2021 22 min

Azken egunak dira. Eguraldi ona badator, luzea eta arraroa izan den ikasturte bat badoa. Eta guztiok, bai ikasleek eta baita irakasleok ere, gauza bakarra dugu buruan: udako oporrak! Denboraldiko azken saioan ikasturtea jolasean amaitzeko tresnak aurkeztuko dizkizugu!

Baliabideen zerrenda: https://labur.eus/10minututan5

Jantzi kaskoak eta adi!


Share
Mark as Played

Gaur internet nabigatzaileen inguruan hitz egingo dugu. Eta zehatzago izateko, bertan txertatu ditzakegun gehigarrien inguruan. Asko dira oso erabilgarriak eta guk ezinbestekoen zerrenda bat osatu dizugu. 

Jantzi kaskoak eta adi!

Share
Mark as Played

Irakasleok beti behar izaten ditugu irudiak, ikonoak, soinuak, etab. gure aurkezpenetan eta lanetan txertatzeko edo ikasleen eskura ipintzeko, beraiek ere euren lanetan erabil ditzaten. Bada, gaurko saioan, dohaineko bilatzaile espezializatu erabilienen bildumatxo bat osatuko dugu eta bakoitzak eskaintzen duena azalduko dugu.

Erabilitako baliabideak:
Hementxe denak batera gure entzuleekin partekatzeko:

https://labur.eus/10minututan4 

Share
Mark as Played
June 7, 2021 20 min

Gaurko saioan, irakasleen (edo edozeinen) erreminta-kutxa aplikazio txiki eta praktikoekin beteko dugu, edozein unetan eskura izan behar ditugun horiekin. Horietako batzuk dira: taldeak egiteko aplikazioak, kronometroak eta atzera kontaketak, PDFak batu, banatu edo editatzen dutenak, URL edo helbideak moztekoak, aurpegiak pixelatzekoak… 


Aipatutako aplikazioak

ClassroomScreen: https://www.classroomscreen.com/Team Maker: https://chir....

Share
Mark as Played
June 4, 2021 17 min

Garbi dago pandemiaren ondorioz, gure bizitza asko aldatu dela eta eguneroko gure jarduna moldatu egin behar izan dugula. Prebentzio neurriak eta mugak barneratu behar izan ditugu, baina baita, muga horiek kontuan izanik ere, gure artean harremanetan jartzeko modu berriak garatu. Eta guztien artean, bat nagusiki: bideokonferentziak.

Gaur berauen inguruan hitz egingo dugu, azken tendentzia eta berritasun teknologiak aipatuz, Maite Go...

Share
Mark as Played
June 1, 2021 17 min

Imajinatzen duzu ikasleen galderak erantzuteko laguntzaile bat duzula? Nekatzen ez den horietako bat, 7 egunez, 24 orduz… ikasleen zalantzak erantzuten egon daitekeen bat? Eta imajinatzen duzu, irakasle laguntzaile hori... robot bat dela?

Gaurko saioan txatbotan izango ditugu hizpide. 

Jantzi kaskoak eta adi!



Share
Mark as Played

Ordenagailua pizten dugunean mundu digitalera leiho bat zabaltzen dugula esan nizuen aurreko saio batean. Eta lehio horretatik gure etxera inolako arriskurik ez sartzeko egin genezakeenaz ere hitz egin genuen. Baina… zer egin dezakegu etxeko atea zabaldu eta gu garenean interneteko oihan zabalean barrena abiatzen garenak? Sarea modu desegokian edo segurtasunik gabe erabiltzeak dakartzan arriskuei buruz arituko gara gaurkoan.


Share
Mark as Played

Adingabeek erabiltzen dituzten gailu edo aplikazio gehienek arriskuetatik babesteko aukera teknikoak dituzte. Gurasoek horiek balia ditzakete, besteak beste, adingabeek eduki desegokietara sartzea saihesteko, haiek iragazi eta blokeatuz. Baina funtzionalitate gehiago ere badituzte. Gaur guraso-bitartekaritza bideratzeko aukerez hitz egingo dugu: estrategia aktiboak eta murriztaileak.


Erabilitako loturak:


Internet segura for kids (gur...

Share
Mark as Played

Popular Podcasts

    Current and classic episodes, featuring compelling true-crime mysteries, powerful documentaries and in-depth investigations.

    The Daily

    This is what the news should sound like. The biggest stories of our time, told by the best journalists in the world. Hosted by Michael Barbaro. Twenty minutes a day, five days a week, ready by 6 a.m.

    Crime Junkie

    If you can never get enough true crime... Congratulations, you’ve found your people.

    Morbid: A True Crime Podcast

    It’s a lighthearted nightmare in here, weirdos! Morbid is a true crime, creepy history and all things spooky podcast hosted by an autopsy technician and a hairstylist. Join us for a heavy dose of research with a dash of comedy thrown in for flavor.

    Stuff You Should Know

    If you've ever wanted to know about champagne, satanism, the Stonewall Uprising, chaos theory, LSD, El Nino, true crime and Rosa Parks then look no further. Josh and Chuck have you covered.

Advertise With Us

For You

    Music, radio and podcasts, all free. Listen online or download the iHeart App.

    Connect

    © 2022 iHeartMedia, Inc.