Barruan gaude

Barruan gaude

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Episodes

January 2, 2026 42 mins
El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu...
Listen
Watch
Mark as Played
Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Compañonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen leh...
Listen
Watch
Mark as Played
Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gaitu, infusio bero batekin.
Listen
Watch
Mark as Played
December 12, 2025 43 mins
Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria da Beitia, ikastolen sortzailea eta ...
Listen
Watch
Mark as Played
Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.
Listen
Watch
Mark as Played
November 28, 2025 45 mins
Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez du toga zintzilikatzeko inolako asmo...
Listen
Watch
Mark as Played
November 21, 2025 41 mins
Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana d...
Listen
Watch
Mark as Played
November 14, 2025 41 mins
Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuñiga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere bu...
Listen
Watch
Mark as Played
December 6, 2024 41 mins
Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gain, Sorgina ere bada. Eta ar...
Listen
Watch
Mark as Played
Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Ba...
Listen
Watch
Mark as Played
November 22, 2024 56 mins
Oragarren jaio zen Itxaro Borda. Nafarroa Behereko herrixka batean. Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean eta postari izana da Maulen, Parisen eta azkenik Baionan. Idazlea da, euskaltzain osoa eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du. Erretreta hartua du dagoeneko eta denbora irakurtzeari, idazteari eta mugaren alde batetik bestera ibiltzeari ematen dio.Baionako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Listen
Watch
Mark as Played
November 15, 2024 42 mins
Gaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez.Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, "Irabazi arte" telesailean eta Gure Zirkuan akrobaziak egiten ditu oihal luze batetik ...
Listen
Watch
Mark as Played
Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara...
Listen
Watch
Mark as Played
November 17, 2023 76 mins
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu d...
Listen
Watch
Mark as Played
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara so...
Listen
Watch
Mark as Played
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. "Barruan gaude"ren atal honetan bizitzari begiratuko diogu aurpegira. Irribarrea galdu g...
Listen
Watch
Mark as Played
October 27, 2023 40 mins
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste.2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari segiz. Elkarrizketa gustatzen zaio. E...
Listen
Watch
Mark as Played
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik aldatu zuen, eta ordutik hemen bizi da,...
Listen
Watch
Mark as Played
Oria ibaian, itsasoan eta "putzuan" sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da. Orain eskabetxera, gero arrantzan edo angulatan eta azkenik arraindegia zabalduz Us...
Listen
Watch
Mark as Played
Hizkuntzak maite ditu, euskara maite du. Euskal Filologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Hitzen pistei segiz, euskararen galderaikurrei erreparatzen die. Akademiatik politikarako saltoa ere eman zuen, Patxi Lopezen gobernuko Kultura Sailburu izan zenean, eta urte zailak bizi izan zituen lehen lerro politikoan.Gasteizen jaioa izaki kalekumea bada ere, Otazu herrira mugitu zen duela urte batzuk. Gustura bizi da herrian. Harrera eg...
Listen
Watch
Mark as Played

Popular Podcasts

    Ding dong! Join your culture consultants, Matt Rogers and Bowen Yang, on an unforgettable journey into the beating heart of CULTURE. Alongside sizzling special guests, they GET INTO the hottest pop-culture moments of the day and the formative cultural experiences that turned them into Culturistas. Produced by the Big Money Players Network and iHeartRadio.

    Thanks Dad with Ego Nwodim

    Thanks Dad with Ego Nwodim is back! And this time, she's sitting down with not just dads, but anyone with a dad...so everyone! Raised by a single mom, Ego Nwodim may have daddy issues, but she suspects you might too. This season, Ego has funny, heartfelt conversations with actors, comedians, musicians and athletes about life and their experiences with their own fathers. Each episode starts with a simple question: “who do you want to say thanks to?” and ends with a listener asking Ego and the guest for some personal advice. Produced by the Big Money Players Network and iHeartRadio.

    Hey Jonas!

    Hey Jonas! The official Jonas Brothers podcast. Hosted by Kevin, Joe, and Nick Jonas. It’s the Jonas Brothers you know... musicians, actors, and well, yes, brothers. Now, they’re sharing another side of themselves in the playful, intimate, and irreverent way only they can. Spend time with the Jonas Brothers here and stay a little bit longer for deep conversations like never before.

    Humor Me with Robert Smigel and Friends

    A weekly podcast where host, Robert Smigel, and a rotating panel, his friends, assist callers seeking help in making something in their real life funnier. Anything. A best man speech, a eulogy, a breakup letter, a cover letter, an apology, a Tinder profile - Robert, with a panel of professional comedy writers and comedians, will punch it up and get results. Want help with your writing assignment? Submit it to: speakpipe.com/humorme

    Inner Cosmos with David Eagleman

    Neuroscientist and author David Eagleman discusses how our brain interprets the world and what that means for us. Through storytelling, research, interviews, and experiments, David Eagleman tackles wild questions that illuminate new facets of our lives and our realities.

Advertise With Us
Music, radio and podcasts, all free. Listen online or download the iHeart App.

Connect

© 2026 iHeartMedia, Inc.

  • Help
  • Privacy Policy
  • Terms of Use
  • AdChoicesAd Choices